“Itzala Argitzen”

Otsailak 24, Durango, Landako… emozioz, ilusioz, urduritasunez ta batez ere esfortzuz heldutako eguna.

Nabari zen lehengo ordutik urduritasuna, dena ondo joatearen esperantza, lehen ordutik zerua garbi eta eguzkia berotzen, eguraldia aldez.

Denok prest, gauza denak bere lekuan eta “Tximeleta” lehenengo kilometroak egiteko prest, bertsio eta erromeria erritmoko lehen doinuak, eguna poliki baina irrifarrez hasteko.

This slideshow requires JavaScript.

Irteera eta autopistara, “Revolta Permanent” izugarrizko abiaduraz, geldiezinak eta jentea animatzen, ezin gelditu! Hauen adina agerian.

This slideshow requires JavaScript.

Madrilen geldialdia, hemen bai “Tremenda jauria”, gazteenak mugimenduan bazkalordurako gosea eginez.

This slideshow requires JavaScript.

Indarrak hartu behar eta rock and roll-a menuan, “Sermonds”, etxean bezala!

This slideshow requires JavaScript.

Bazkal ostean siesta orduan ez jauzteko erritmoa, “Estricalla”-ren indar bortitza, buruak ezin gelditu, gutxi gelditzen da.

This slideshow requires JavaScript.

Guztiz esnatuta, dagoeneko “Deskontrol”-a martxan, hemen egongo garela beti ahaztu gabe.

This slideshow requires JavaScript.

Dagoeneko mugan, “Gatibu” eraman zituztenak hurbiltzen ikustean. Ezin ikusmin gehiago izan, gazte ta nagusi ahotsak berotzen ez isiltzeko hurrengo minutuetan, zoramena.

This slideshow requires JavaScript.

Heldu da momentua, itzalak argitzeko momentua, labur baina bizi.

web-25.jpg

Orain beste hainbesteko bidea etxera bueltan, bertera heltzeko “Su ta gar”-en itxaropena-rekin, urteetako lanak jo ta ke jarraitzen lagunduz.

This slideshow requires JavaScript.

Hurrengo kilometroak pasatzen ari dira * , gero eta hurbilago, Iruñan dagoeneko, naiz ta Mexiko-n gaudela eman “Los Zopilotes Txirriaos” -en eskutik. Dantzatzeko erritmo klasikoak gurean.

This slideshow requires JavaScript.

Eta meta… “las tea party” konpania onean gure bidaia amaitzeko, egun osoko bidai luzea, kilometroak eta kilometroak 40minuturock egiteko, hurrengoan beharrik ez izateko desioan.

This slideshow requires JavaScript.

* Nire testuak beti nire argazkietan oinarritzen dira, kasu honetan “Glaukoma” taldearen momentuan taldeak ez zigun kontzertuan zehar argazkirik ateratzeko baimenik eman. Soilik lehenengo bi kantetan, ta kasu honetan argazkirik ez egitea erabaki genuen.

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close