Back in the city, in my city.

Badira urte batzuk Warszawan (Varsovia, Poloniako hiriburua) 6 hilabetez bizitzeko aukera izan nuenetik, eta bueltatzen naizen bakoitzean ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatzen naiz.

2011-ko martxotik behin bueltatua nintzen, 2015eko Maiatzean eta bi eguneko bisita laburrez. Oraingoan lan kontuak zirela eta 3 egunetara bertara joan behar eta nola ez, asteburua ere gelditzea erabaki nuen. Batzutan Varsoviako getoko hormak oraindik bertan daudela ematen du, sartzen naizen bakoitzean ezin naiteke irten  hiriak duen poderio istorikoak galduta.

Bai, “El pianista” pelikulan ikusten zen getoa Varsovian kokatzen zen, bertan oraindik horma hauen aztarna gutxi batzuk diraute. Eta pelikula bukaerararte ikusi bazenuten (Kontuz spoiler bat doala) jakingo duzue hiria guztiz suntsituta gelditu zela. Baina Varsoviarrek zituzten argazki eta pinturak medio zirela, orain alde zaharra deritzona berregin zuten forma eta kolore berdinak mantenduz.

Hemen nola gelditu zen eta ondoren orain nola dagoen:

See page for author [Public domain], via Wikimedia Commons
See page for author [Public domain], via Wikimedia Commons
warszawa
©Kepa Bordés Argoitia

Hurrengo sarrera batean jarraituko dut hiriari buruzko istoria gehiago kontatzen, bestela larrei luzatuko naizela dakit.

Egia esan azken 7 urtetan aldaketa izugarriak izan direla konturatu naiz, Poloniarren bizitza maila igo egin dela esango nuke, kotxeak, lokal ezberdinak, metro berria, turismoa…  aldaketa honen islada garbiak dira.

Bertakoek komentatu zidaten aldaketa klimatikoa ere agerian zegoela, azken urteetan neguak lasaiagoak eta udak beroak izaten ari bait dira. 2011ko neguan -30ºC-ak ikutzera heldu izan ginen, eta dena zurituta azarotik martxora. Pasadan astean heldu nintzenean etzegoen edurrik eta tenperatura 0ºC inguruan mugitzen zen, ez bero ez hotz.

Baina asteburuan izugarrizko edurtza bota zuen eta tenperaturak -10ºC jaitsi ziren, aurtengo neguko edurtza haundiena eta tenperatura baxuenak, diferentzia galanta 7 urtetan!

Kaleko giro freskoa ikusita pentsatu nuen goiz batez Metro geltoki ezberdinetatik nire kabuz tour bat egitea, kamera eta tripodea eskuetan nituela metroko 2 lineako (berriena, 5 urte eskas) geltoki interesgarri eta futuristenak enkuadratzera ausartu nintzen. Nire tour futurista hau segurtasuneko tipo bat polakoz hitz egiten hasi zenean bukatu zen. Ez nion ezer ere ulertu, baina bere aupergia ikusita nahikoa izan nuen handik hanka egiteko nire tripodea eskuetan nuela.

Hala ere aurretik ordu terdi bueltaka eman nuen metroan horrelako argazkiak ateratzeko Varsoviara bueltatu nintzen honetan, nire hiria bueltatu naizen honetan:

Eskerrik asko bukaerararte heldu zaien danoi 🙂

1 thought on “Back in the city, in my city.

  1. I was in Warsaw at the weekend and loved it there!

    Like

Leave a comment