Argazkigintza ikasten konfinamenduan

Kaixo!

Kepa Bordés Argoitia naiz, argazkilari afizionatua, eta egun desberdin hauetarako proposamen batekin nator, argazkigintzaren funtsak ikastea eta argazki mota ezberdinak etxean praktikan jartzea.

Batez ere kamera bat eduki (mugikor batzuekin baita, modu manualak izanez gero) eta berau nola dabilen ikasteko denborarik ez duzuenoi zuzenduta dago. Azalpen batzuen bidez, ulergaitzak izan ahal diren kamerako modu eta zenbaki horiek maneiatzen ikasteko aukera polita duzue.

Ez espero argazki ikusgarririk berehala. Hala ere, informazio hauei esker, berriro kalera irteten zaretenean jakingo duzue nola jokatu momentu bakoitzean, horrela, zuen argazkiak hobetuz eta emaitzen zergatia ulertuz.

Hasieran bideo bat egitea pentsatu nuen, baina ez dut nire burua “youtuber” bat bezala ikusten, gaur egun bideoak soberan daude interneten. Beraz, dena idatziz eta euskaraz egingo dut, nahiz eta informazio gehigarria interneten dagoen eta gaztelaniazko material ezberdinetara bideratuko dudan.

Kontutan hartu nire modura -eta ez zertan modurik onenera- azalduko ditudala gauzak, urte hauetan zehar hainbat laguni ta hurbilekoei azaldu diedan bezala egingo dut. Lehenik teoriarekin (ez duzue kameraren beharrik, mesedez utzi alde batera!!!), eta ondoren etorriko da praktikan jartzeko ordua. Azalduko ditudanen %95a baliozkoak direla bai argazkigintza digital zein analogikoan, gauza batzuk faltan somatuko dituzue noski, baina duten konplexutasuna direla eta ez ditut azalduko.

Eta hau sarrera besterik ez da, dokumentu osoa duzue PDF edo EPUB formatuan deskargatzeko aukera nire web orrealdetik :

Desgarkatu

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close